V. Lanbide Heziketako Euskal Planean jasotzen den helburuetako bat “Lanbide Heziketako ikastetxeak Nazioarteko estrategiak garatu dezaten erraztea eta nazioarteko ekintza eta proiektuetan parte hartu dezaten sustatzea” da. HETE ikastetxeak, kalitatezko Lanbide Heziketaren zutabe legez, nazioarteko alorraren garrantziaz jabetu dira. Gure sareak ematen dituen aukeretaz baliatuz, esperientziak eta informazioa partekatzeko eta arlo honek planteatzen dituen erronkei lankidetzan erantzuteko helburuarekin, lantalde berria eratu da nazioarteko estrategia eta proiektuak lantzeko.
Lantaldearen lehenengo bileran, datorren ikasturtetik aurrera helduko ditugun helburu eta jarduera-ildoak definitu dira. Mila esker parte hartu duzuen ikastetxeei. Hurrengo ikasturtean ekingo diogu lanari. Abantean!