Eskerrik asko HETEL Sarian gurekin egon zareten guztioi

Azaroaren 6an, HETELek “HETEL Saria” sariaren VIII. edizioa ospatu zuen, Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren saria, aurten “Talentua Lanbide Heziketan” lelopean, Lanbide Heziketak enpresei ematen dien talentua aldarrikatzeko. Aurten HETELek saria estreinatu du, Sebastien Lópezen eskultura bat, non HETELen lidergoa eta lankidetza irudikatu nahi izan den.

Ekitaldia Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuaren irekiera instituzionalarekin hasi zen. Ondoren, erronka demografikoari buruzko eztabaidari ekin zitzaion, eta Lanbide Heziketak arlo horretan duen zeregina nabarmendu zen. Bertan, Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak, Virginia Cid Biltzeneko teknikariak eta Jon Labaka Tknikako zuzendariak parte hartu zuten. Bigarren eztabaida batean, Lanbide Heziketak talentuaren beharrari, birkualifikazioari, atxikipenari eta talentua erakartzeari heltzeko dituen estrategiei buruz hitz egin da. Bertan, Juan Gamboa Orkestrako ikertzaileak, Iñigo Larrea MCCko Talentuaren arduradunak eta Aitziber Sukia Adegiko lehendakariordeak parte hartu dute.

Pilar Kaltzada arduratu zen bi eztabaidak dinamizatzeaz.

Julen Elgetak, Gorka Aretxaga, Xabi López eta Javier Laisekarekin batera, HETEL Saria 2023 sariak eman zizkien LKS Next, Igor González de Galdeano eta P4Q enpresari, talentuaren eta Lanbide Heziketaren alde egindako apustuagatik. Amaitzeko, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak berriro ere azpimarratu du elkarlanaren, ilusioaren eta entzutearen garrantzia.

Ekitaldian ordezkaritza instituzional eta sozial handia izan zen, eta HETELetik eskerrak eman nahi dizkiogu, Euskadiko Lanbide Heziketaren garapenerako hain beharrezkoak diren lankidetza eta ahaleginen lerrokatzea sendotzen dituelako. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Euskalteli eta BBKri aurten ere Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren Sari hau babesteagatik. Eskerrik asko eta Abantean!

Laburpen bideoa ikusgai https://youtu.be/ZK6q2pSP6gA?si=yxCSLNT1aq8Dj4U7

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.