Europako Lanbide Heziketako ikastetxeekin aliantzak sortuz

Aste honetan, Frantziako Pays de la Loire eskualdeko Lanbide Heziketa sareko 3 irakaslek (https://www.urmapaysdelaloire.fr/ ) HETEL bisitatu dute, bi herrialdeetako eskolen artean zubiak eraikitzeko eta, horrela, gure ikasleei nazioartekotzeko aukerak eskaintzeko.


Beraiekin Egibide Molinuevo ikastetxean izan gara, Ile-apainketako erdi mailako eta Estetikako goi mailako zikloak bertatik bertara ezagutzeko.


Egibide Mendizorrotzako eskola ere bisitatu dugu, eta Ostalaritzako goi mailako ikasleak sukalde artean lanean ikusi ditugu hitzik gabe utzi gaituen menu goxoa prestatzen.

Bisita oso ona izan da eta gure ikasleen prestakuntza aberasteko lanean jarraituko dugu. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.