EURspace: Europan lan mugikortasuna errazteko helburua duen proiektua

        2015eko urrian HETEL Erasmus+ programak diruz lagundutako EURspace Europar proiektuan lanean hasi zen. Proiektu hau Portugal Iparraldeko EPRALINA ikastetxe sareak koordinatzen du.

         EURSpace proiektuan herrialde ezberdinetako (Portugal, Espainia, Italia, Lituania, Errumania eta Turkia) LH erakundeak lanean dihardute kualifikazioen egiaztapena eta lan mugikortasuna errazteko helburuarekin. Kasu honetan, ostalaritza eta turismo familia profesionaleko tituluak landuko dira.

     2016ko maiatzean proiektuko lantaldeak Turkiako Didim herrian egin zuen bilera. Bilera horretan herrialde ezberdinetako prestakuntza eta kualifikazio sistemak, kualifikazio horien egiaztapen prozedurak eta Sukaldaritza eta Jatetxe arloko zerbitzuetako erdi mailako (EQF Europar Kualifikazioen Esparruko 3-4 maila) curriculumak aztertu ziren.

       Konparaketa lana ez zen batere erraza izan eta eztabaida asko luzatu zen. Hala ere, proiektuan dagoen lankidetza  gogoak  gure helburura iristea ahalbidetu zuen, eta honekin batera, Europar eremuko Lanbide Heziketari gure ekarpena egitea.

        HETELetikTurkiako Zeynep Mehmet Dönmez  LH ikastetxeko lagunak eskertu nahi ditugu, bileraren antolakuntza eta izandako harrera zoragarriengatik.

         Udazkenean Errumanian ikusiko dugu elkar!

 

 

 

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.