Euskaltel aliatu estrategikoa da HETELentzat, lanbide heziketaren alde egin duen apustuari eta gazteen artean bokazio zientifikoak zabaltzeko emandako laguntzari esker, hertsiki lan egin ahal izan baitugu hainbat proiektutan, besteak beste: SHARE eta e-MOTIVE proiektuetan.
HETELek 2009. urtean jarri zuen martxan SHARE lankidetza proiektua, eta, bertan, HETELen 4 ikastetxetako —Egibide, Zabalburu, Deustuko Salestarrak eta Somorrostro— Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko 60 ikasle inguruk hartzen dute parte. Ikasleek taldetan egiten dute lan, ikastetxe horietako bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Benetako egoeren simulazio horrekin, ikasleek funtsezko zeharkako eskumenak bereganatzen dituzte: talde lana, arazoen ebazpena, lan glokala, hizkuntzak (aurkezpena ingelesez egin dezatela eskatzen zaie) eta abar.
«HETELen, benetako proiektu berritzaileen alde egiten dugu apustu, Euskaltelek babesten dituenen modukoen alde.Share proiektuan, funtsezkoa da Euskaltelekin lankidetzan aritzea, hain zorrotza den LH berri honetan proiektuari ezinbestekoa den balio erantsia emateko.Nazioartekotzearen aldeko apustuarekin batera, Erasmus+ proiektuetan parte hartzera eraman gaitu horrek, adibidez e-MOTIVE izenekoan —fabrikazio mekanikoaren diseinuko Europako hainbat ikastetxerekin antzeko interesak partekatzetik sortu da—. Azken jardunaldia maiatzaren 4an izango da, eta Euskaltelen laguntza baliotsua izango du».
Lankidetza ofizialtzen eta ikusarazten duen akordioa martxoaren 14an sinatu da, Euskaltelek Derion duen egoitzan. Bertan, Euskaltel Konekta Fundazioak gazteen eta Lanbide Heziketaren aldeko apustua azpimarratu du, ekintzailetzaren aldekoa batez ere, ikastetxeekin lankidetza estuan jardunez. Lanbide Heziketa talentua duten pertsonez osaturiko harrobia da, eta, jasotzen duten prestakuntzari esker, horiek ezin hobeto txertatzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten eremuetan: sarearen hedapenean eta informazio eta berrikuntza teknologikorako sistemetan. HETELekin mantentzen dugun etengabeko lankidetzari esker, LHren egoera aztertu dezakegu eta gizartearekin konektatzen duen erreferentziazko enpresa teknologiko batean beren lanbidea garatu nahi duten pertsonengana hurbil gaitezke.