HETELenpresa lantaldeak Lanbide Heziketa ikastetxeak enpresei zerbitzuak eskaintzeko saila sortzeko edo hobetzeko informazioa zabaltzea eta praktika egokiak partekatzea ditu helburutzat. Lantaldearen bilera aprobetxatuz, LAIT 4.0. Europar proiektua aurkeztu zen Oteitza Lizeo Politeknikoan. Proiektu honen baitan enpresei check-up teknologikoak egiteko gida eta tresnak garatu dira, hauen heldutasun digitalaren maila ezagutzeko, industria 4.0.-ari aurre egiteko prest dauden jakiteko, hala nola, enpresek beraien posizioa hobetzeko konponbide teknologikoak proposatzeko.
Bilera honetan Oteitza Lizeo Politeknikoa bisitatu, eta inguruko enpresei egindako proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu.
Enpresekiko abantean erlazio baterantz!