HETEL Abantean LH inklusibo baten alde

   INCLUSIVE VET Erasmus+ europar proiektuaren laugarren bilera Alemaniako Dresden hiran izan da. Bilera honetan, irakasle batek bere ikastetxean hezkuntza inklusiboari dagokion estrategia garatu eta ezarri ahal izateko beharko lituzkeen gaitasunak izan ditugu eztabaidagai.

  Otxarkoaga ikastetxeko heziketa zikloetako koordinatzailea den Sonia Bilbao bilera honetan izan da Tamara Rodriguezekin batera. Ikastetxe honek hezkuntza eta gizarte inclusibo  baten alde egiten duen lana nabarmena da, ikasketetan zailtasunak dituzten pertsonei arreta berezia jartzen dietelarik. Eskola honetako langileak prestakuntza berezia jasotzen dute helburu hauek bete ahal izateko, eta ikastetxeren praktika egokiak proiektu honetako kideekin partekatu nahi izan ditugu. Sonia eta Otxarkoaga ikastetxearen konpromisoa nabarmendu nahi dugu. Eskerrik asko!

   Proiektuaren gaineko informazioa web orrialde honetan daukazu eskuragarri:  www.inclusive-vet.eu

 

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.