HETEL

HETELek aurrera egin du garapen jasangarriko helburuekin duen konpromisoan

jasangrritasuna

Ikasturte honetan iraunkortasunari buruzko lantaldea sortu da, ikastetxeetan eta elkartean 2030 GJHak estrategian ezartzen eta hauen hedapenean laguntzeko. Lantalde horren barruan, zenbait jarduera antolatu dira, hala nola GJHekin lotutako proiektuak aurkezteko jardunaldia. Jardunaldi honetan 19 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta 3 lan-mahaitan banatu dira: pertsonak, planeta eta kooperazioa. Jardunaldian 15 zentrotako 30 pertsona inguru izan dira.

HETELek leial jokatu du Lanbide Heziketa hobetzeko duen misioarekin, konpromiso sozialetik abiatuta, eta bere estiloarekin erronkei heltzeko orduan, taldean lan eginez eta beste eragile batzuekin elkarlanean arituz, mundu bidezkoago, solidarioago eta iraunkorrago baterantz elkarrekin joateko helburuarekin. Abantean!

jasangrritasuna

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.