HETEL Glasgowen da nazioarteko lankidetza ideia berrietan lanean

HETEL Network of networks (Lanbide Heziketa ikastetxe sareen sarea) aliantzaren kidea da. Aliantza honen helburua  Finlandia, Holanda, Ipar Irlanda, Eskozia eta Euskadiko ikastetxeen artean nazioarteko lankidetza sustatzea da. Sare honetako kideak urtero biltzen gara nazioarteko lankidetzari buruzko ideiak partekatzeko, aurten Glasgowen izan dugu bilera.

Bilera gaur bukatzen bada ere, baditugu etorkizunean lantzeko plan konkretuak, industria digitalizazioa, nazioarteko mugikortasuna etxetik bertatik, menpekotasuna duten pertsonen arreta digitala eta ekintzailetza arloetan, besteak beste.

Oraingoan Tamara Rodriguezek, HETELeko nazioarteko proiektuen arduradunak, hainbat irakasleekin batera bidaiatu du: Goierriko Mikel Azkarate, Mondragon Goi Eskola Politeknikako Mikel Garcia, Zulaibarreko Karmelo Usategi eta Zabalburu ikastetxeko Rosa Núñez. Irakasle hauek beste Europako ikastetxe batzuetan zertan ari diren ezagutzeko okasioa, eta beraien eskolatan nazioartekotasuna lantzen jarraitzeko proiektu ideia interesgarrietan elkartzeko aukera izan dute. Abantean ikastetxe batek mundua baitu bere lan eremua!

Sarearen hurrengo bilera Bilbon izango dugu 2018ko irailean!

20171004 0919270

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.