HETEL Europatik gertuago… Abantean!

   Otsailaren amaieran HETELeko kideek Eskoziara bidaia egin dute West of Scotland Colleges´ Partnership (WoSCoP) erakundeak gonbidatuta. Bertan, hiru ikastetxe bisitatu dituzte (Glasgow Clyde College, New College Lanarkshire eta City of Glasgow College) eta WoSCopen ordezkariekin bilerak egin dituzte hainbat esparrutan esperientziak partekatzeko: besteak beste, LHko ikastetxeen kudeaketa Eskozian, diru iturriak, enpresekin dituzten harremanak eta bazkideei eskaintzen dizkieten zerbitzuak.

   Bide batez, skype bidez Europako beste ikastetxe batzuekin –Jyväskylä Educational Consortium (FI), Southern Regional College (EI),  South West College (EI) eta  Association HVC (SI)–harremanetan jartzeko aprobetxatu dugu, eta Europako LHko ikastetxeen kudeaketari buruzko informazioa biltzeko. Bidaia honi esker, ohartu gara Europako LHko ikastetxe publikoen eredua eta HETEL ikastetxeena oso antzekoak direla… Abantean!

   Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik! Espero dugu gure arteko elkarlana sendotzen jarraitu ahal izatea.

 

 

 

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.