HETEL – Novia Salcedo Fundazioa bat datoz kolektibo kalteberen enplegagarritasunarekin

Novia Salcedo Fundazioak “Beta joven programa” jarri du abian, gazte kalteberentzako kualifikazio- eta lan-esperientzia-programa. HETELek bat egin du programa horrekin, eta 166 parte-hartzaile (kualifikazio baxuko 16 eta 29 urte bitarteko gazteak) detektatzea du helburu, hiru lurralde historikoetan, eta Novia Salcedo Fundazioarekin batera, prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatuan txertatzeko plan integratuak eskaintzea.

HETELek gizartearekin, Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoari jarraikiz, elkartea osatzen duten 30 ikastetxetatik ekimen interesgarri honekin bat egin dugu.

Gainera, HETELek laneratzeari buruzko datu onekin amaitu du LANBERRI programaren esparruan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua. Proiektu horren helburua une honetan laneratze txikiena duten lanbide-familietako gazteak orientatzea eta laneratzea da.

FNS

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.