HETEL international Dundeen dago Delta proiektuko lehenengo bileran

DELTA Erasmus+ KA2 proiektu bat da, lanpostuko ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duena. Proiektuak irauten dituen urte bi hauetan, ondorengo emaitzak lortuko dira:

          Enpresek Lanbide Heziketari buruz daukaten informazioa hobetzea. Enpresen beharrak zeintzuk direzen galdetzetik, Lanbide Heziketako ikasleak enpresara zein hobekuntza eraman dezaketen galdetzera pasatuko gara. ikasleak beraien ikaskuntzan erabilitako metodologiarekin ikasitakoa, egindako proiektuekin, nazioarteko esperientziarekin eta bestelakoekin lortutako konpetentziak enpresak bere onurako erabili ahal izatea daukagu helburutzat

          Enpresako tutoreak daukan inportantzia azpimarratzea, ikaslea gidatzeko duen kapazitatea hobetzea, ikastetxearekiko erlazioa handitzea eta tutoreak lanpostuko ikaskuntzan daukan garrantzia aitortzea

          Enpresek egiten duten ikasleen harrera prozesua egituratzea, ikasleak lantokiko egonaldiak enpresa ezberdinetan egiteko aukerak aztertzea, lantokiko ikaskuntzaren zati bat atzerrian egiteko aukera ere aintzat hartuz.

HETELen dagoeneko lagunak ditugun Dundee and Angus collegeko kideekin lan egiteko aukera berri bat izateak pozten gaitu, baita Suedia, Italia, Alemania eta Errumaniako kide berriak ezagutzeak ere. DELTA proiektuarekin abantean!

DODWENUWsAMKU Z

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.