HETEL – LKS ikasgelaren inaugurazioa

HETELek, informatikako prestakuntza-zikloetako ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetzeko LKS enpresarekin duen lankidetza indartu du. Gaur inauguratu da Zabalburu ikastetxean Lanbide Heziketako ikastetxe bateko lehen enpresa-gela. Ekimen hau Web Aplikazioen eta Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko heziketa-zikloetako ikasleei zuzenduta dago berariaz, sektore digitalaren erronkei eraginkortasunez heltzeko helburuarekin. LKS enpresak lehen mailako ikasle-talde bat hautatu du. Ikasle horiek 128 ordu emango dituzte ikasturte amaierara arte LKSren proiektuetan, enpresa horretako profesionalen tutoretzapean.

Datorren ikasturtetik aurrera, hautatutako pertsonek HETELeko ikastetxetako eta LKS enpresako egonaldia konbinatuko dituzte, Dual Intentsiboaren modalitateko prestakuntzaren zati gisa.

Eredu hori etorkizunean sektore eta enpresa gehiagotara hedatzea da gure asmoa. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.