Uztailak 4an HETELek Alfonso X jakintsuaren orden zibilaren Ohore Plaka jaso zuen Isabel Celaá Hezkuntza Ministroaren eskutik.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministroak, Isabel Celaak, aitorpen hauen banaketa ekitaldian “hezkuntza gizartearen petrolioa dela eta gizakien garapena, berdintasuna eta garapen ekonomikoa laguintzen dituela” azpimarratu zuen. Isabel Celaák ohore plaka eman dio HETEL elkarteari, Lanbide Heziketa hobetzeko egiten duen lana aitortuz, gazteen lan aukerak hobetzeko eta enpresen beharrei erantzuten duten proiektu berritzaileak abian jarriz.
Julen Elgetaren hitzetan “Alfonso X jakintsuaren orden zibilaren aitorpen honek HETELentzat Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzeko egindako lanaren onarpena suposatzen du. HETEL hazten dagoen elkartea da, bai ikastetxe kopuruan eta baita lankidetzan, zerbitzuetan, ilusioan eta konpomisoan ere. Estatu mailako aitorpen hau jasotzeak gure gazteen prestakuntza eta enpleguarekin konprometitutako eragile garela bermatzen du eta Lanbide Heziketako erreferente moduan kokatzen gaitu”.
Honen hitzetan “HETEL osatzen dugun pertsonak, lan ildo berriak, berrikuntza eta gure ikastetxe eta gazteentzako zerbitzu berriak bilatzen eta sortzen jarraituko dugu”.
Azkenik, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari sari hau ematea eskertzen dio, gure lanari emandako bultzada goraipatuz.