HETELek Gipuzkoako enpresetan LH dualeko ikasleak buru izan duten programa pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELen “LH dualaren bidez Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema hobetzeko ikerketa-proiektuaren” ondorioak aurkeztu dira. Proiektu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Online jardunaldia izan da, eta lurralde horretako 25 erakunde eta enpresa inguruk parte hartu dute.

Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte (horietatik lau emakumeak izan dira), eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazión Matia.

Esperientziaren balorazioa, bai ikasleen aldetik, bai enpresen aldetik, oso positiboa izan da, eta ondorioen artean nabarmentzen da Dualeko ikasleen rola indartzea ahalbidetu duela, rol aktiboagoa eta erantzukizun handiagokoa emanez, ETHAZI metodologiak planteatutako erronkak konpontzeko duen eraginkortasuna erakutsi duela eta zeharkako gaitasunen garrantzia berretsi duela.

jardunaldia GFA Fp dual

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.