HETELek LH Dualeko ikasleen bidez ETEetan berrikuntza sustatzeko programa pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELek saio telematiko batean proiektu pilotu hau zabaldu du gaur Bizkaiko enpresen artean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek proiektu hau jarri du abian, eta Bizkaiko 5 enpresak hartu dute parte (Delfin componentes, Hirucoat, Laser bidez, Vibacar eta verybal). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean oinarritua eta LHko ikasleen talentuari balioa ematea ahalbidetu duena. Proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza izan du eta Jorge Berezok, berrikuntza zerbitzuko arduradunak, saioaren itxiera egin du.

Proiektuaren helburua euskal LHko ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagungarri izan daitekeelakoan. Proiektu pilotuan HETELeko San ViatorTxorierri eta Somorrostro ikastetxeak, 5 enpresak eta LHko 5 ikaslek hartu dute parte, guztien artean enpresaren benetako erronka bati erantzun behar izan zaio.

HETELek Bizkaian gidatutako esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresa horien eguneroko zailtasun jakin batzuei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletatik enpresetara eraman da metodologia, enpresen balio-katearen behar jakin batzuk erronketan oinarritutako lankidetza-metodologia baten bidez konpontzeko formula posible gisa.

ETHAZI BIZKAIA

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.