HETELek eta BBK-k heziketa-zikloetako lan-egoerari buruzko txostena aurkeztu dute

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Verónica Urda BBK-ko gizarte-inpaktuaren arduradunak “2022-2023 HETEL ikastetxeetako heziketa zikloetako laneratze” txostena aurkeztu dute, Lanbide Heziketako 2 ikaslerekin batera. Azterketa hori telefono bidezko 2.600 inkesten bidez egin da HETELeko 30 ikastetxetako ikasleen artean, ikasketak 2023ko ekainean amaitu dituztenak eta 20 lanbide-arlotakoak direnak.


Goi-mailako lanbide-heziketan titulua jaso duten pertsonen %82k 6 hilabetean aurkitzen du lana. Enplegagarritasunaren ehuneko orokorra iaz baino 2 puntu handiagoa da, eta azken 6 urteetako goranzko joerari eusten dio. Txostenean zehazten dira, gainera, kualifikazio-mailaren araberako laneratzea, ikasten jarraitzen duten pertsonen ehunekoa, heziketa-zikloaren edo lanbide-arloaren araberako laneratze-datuak, Lanbide Heziketa Dualaren garrantzia, STEM heziketa ziklo bat egiten duten nesken kopuru eskasa eta emaitza onak, beste datu interesgarri batzuekin batera.


Aipatzekoa da, halaber, zenbat eta kualifikazio handiagoa izan, orduan eta laneratze-tasa handiagoa dela eta pertsonen %83k egindako ikasketekin bat datorren enplegua duela.


Txostenak, aurten, berrikuntza gisa, hiru lurraldeetako eta Lanbide Heziketako hiru etapetako 6.800 ikasleri lanpostu bat hautatzeko orduan zer lehentasun dituzten aztertzeko egin zaien inkesta baten emaitzak jasotzen ditu. Lanbide Heziketako hiru maila horiek kontuan hartuta, ikasleek lehentasunezkotzat jotzen duten faktorea lan-baldintzena da, eta, ondoren, alderdi ekonomikoa eta lan giroa.

Ikerketa horren zabalkundean BBK-k parte hartu du, eta iparrorratza da, ez bakarrik EAEko Lanbide Heziketarentzat edo HETELentzat, baita ikastetxe bakoitzarentzat ere, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan.

Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.