HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioen heziketa zikloko 60 ikasle bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

60 ikasle eta erronka bat hilabetez: Taldeetan lan egitea hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute beraien ikastetxeetan. Erronka horri erantzuteko, ikasleek HETELeko Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin lan egingo dute, eta, horri esker, zeharkako konpetentziak garatu ahal izango dituzte, hala nola, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, gaitasun teknikoekin batera.

Hain zuzen ere, otsailak 2an Bilboko BAT (B Accelerator Tower) eraikinean aurkeztu zitzaien erronka Zabalburu Ikastetxea, Centro Somorrostro , Egibide eta Politeknika Txorierri Ikastetxeetako ikasleei. Horrez gain, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren ikuspegia aurkeztu zuen, laster lan-merkatura jauzi egingo dutelako.

Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.