Aurreikuspenen arabera, eta aldaketa teknologikoen abiadura kontuan hartuta, gaitasun zientifiko-teknologikoak dituzten pertsona gehiago beharko dira Europan. Hori dela eta, ikasturte honetan Euskadin emandako heziketa-zikloen kopuruak gora egin du, eta horrek Lanbide Heziketako ikasleen errekor historikoa ekarri du, 49.000 ikasle, aurreko ikasturtean baino % 10 gehiago.
Prentsaurreko horretan, Julen Elgeta, HETELeko presidentea, Verónica Urda, BBK-ko Eragin Sozialeko arduraduna, Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendaria, eta Unai San Miguel eta Peio López, biak Robotika kolaboratiboko espezializazio ikastaroko ikasleak, izan dira. Azken horiek Lanbide Heziketako “master” berrietan duten esperientzia azaldu dute, Lanbide Heziketan gero eta kualifikatuagoa den talentuaren beharrari erantzuteko abian jarritako ekimenetako bat.
Gainera, azaroaren 6an ospatuko den HETEL Sarian sarituko diren erakunde eta/edo pertsonen berri eman da: LKS Next, P4Q Electrónica eta Igor González de Galdeano.
