HETELen mugikortasun konbinatuko lehenengo esperientzia!

Maristak Durango eta Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxetako ikasle eta irakasleek HETELek kudeatutako eta SEPIEk Erasmus plus programaren bidez finantzatutako mugikortasun konbinatuko lehen esperientzian parte hartu dute.
Beka horiei esker, Maristak Durangoko ikasle hautatuek zibersegurtasunari buruzko nazioarteko erronka bat burutu dute bere taldearen ordezkari gisa. Helburua phishing kanpaina bat egitea zen, mehatxu zibernetikoen gaineko kontzientziazioa lantzeko. Maristak Durangoko eta Italiako ITS Angelo Rizzoliko ikasleak elkarlanean aritu dira azken hilabeteetan (online). Eta erronkaren azken astean kanpainaren emaitzak modu presentzialean aztertu eta bateratu ahal izan dituzte Milanen, azken aurkezpena modu hibridoan egiteko (presentziala + online). Emaitza onak eta arrakasta ikusita, zalantzarik gabe errepikatzeko erronka izan da.
Bestalde, Oteitza Lizeo Politeknikoko hautatuek 3D inprimagailuen filamentua birziklatzeko prototipo bat diseinatu ahal izan dute Dordrechteko Da Vinci ikastetxeko ikasleekin batera. Esperientzia honetan parte hartzeaz gain, Herbehereetako kultura hurbilagotik ezagutzeko eta Herbehereetako ikasleekin ezagutza trukatzeko denbora izan dute.
Datorren ikasturtean gure ikastetxeei aukera horiek eskaintzen jarraitzea espero dugu. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.