HETEL

Emakumeen STEAM bokazioak bultzatuz

Diseño sin título

Apirilaren 25ean, HETELek, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, “Nahi duzuna izango zara” jardunaldia ospatu du, gazteak STEAM titulazioekiko gazteak dituzten genero-aurreiritziez kontzientziatzeko.

Susana González, Bizkaiko Foru aldundiko Enplegu Zuzendariaren irekieraren ondoren, Zabalburu eta Jesuitak Indautxuko batxilergoko 100 ikasleren genero-aurreiritziak probatu dira, Kahoot bat eginez. Jarraian, Jesuitak Indautxuko 8 urteko ikasleekin egindako “Marraztu zientzialari bat” esperimentuaren bideoa ikusi da. Zabalburu, Jesuitak Indautxu eta Salesianos Deusto ikastetxeetako STEAM ikasleek beren esperientzia kontatu dute Maria Redondok moderatutako eztabaida batean. Jasotako ideia horiek guztiak kontuan hartuta, Julen Elgeta HETELeko lehendakariak zenbait gomendio eman dizkie bertaratutako gazteei. Patricia Campelo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak amaitu du ekitaldia.

DBHko eta Batxilergoko ikasleekin erabiltzera animatzen zaituztegun proiektuaren dokumentazio guztia esteka honetan dago eskuragarri:

https://hetel.eus/index.php/eu/nahi-duzuna-izango-zara-eu

Diseño sin título

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.