Otsailak 20an, HETELeko IKT taldeak antolatuta, ikastetxeen artean ezagutza partekatzeko helburuarekin, “IKTen erabilera irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan” izeneko praktika egokien jardunaldia izan dugu Durangoko Maristak ikastetxean.
Lehenengo edizio honetan, 9 ikastetxek (Oteitza Lizeoa, Zulaibar, Maristak, MGEP, Nazaret, La Salle Berrozpe, Txorierri eta Somorrostro) beraien esperientziak partekatu dituzte, Kahoot, hodeiko IKT tresna didaktikoak, Arduino, Mongee eta beste hainbat.
Ekitaldia oso arrakastatsua izan da eta 40 bat irakaslek parte hartu dute. Balorazioa oso positiboa izan da.