Abenduak 19an IKT taldeak bilera egin zuen Lea Artibai ikastetxean, ondorengo gai zerrendarekin: IKT heldutasun eredua, IKTen erabilera berrikuntza pedagogikoaren alorrean gaiari lotutako praktika egokien aukeraketa eta IRIS sarea, besteak beste.
Ondoren, Numa Goikoetxeak Lea Artibaik mahaigainen birtualizazioaren alorrean duen esperientzia azaldu zuen. Praktika egoki honetan, HETEL ikastetxeetatik 16 pertsona izan ziren eta balorazio positiboa egin zuten. Abantean!