HETEL

EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAK ETA TEKNOLOGIA PARKEEN SAREAK BAT EGIN DUTE HEZIKETA ZIKLOETAKO LAN AUKERAK ERAKUSTEKO

Foro FP parke

HETEL eta Ikaslan Lanbide Heziketako elkarteek eta parke teknologikoen sareak martxoaren 18an jakinaraziko dizkiete batxilergoko ikasleei Lanbide Heziketako hainbat ibilbidetako lan-aukerak. “FP Parke Foroaren” bosgarren edizio hau online egingo da eta esteka honetan jarraitu ahal izango da: http://www.fpparke.eus/martxoaren-18ko-ekitaldia-2 /

Jardunaldia 9:00etatik 10:30etara izango da eta Lanbide Heziketako ikasle ohiek eta hainbat sektoretako Euskadiko parkeetako profesionalek parte hartuko dute, hala nola ingeniaritza, telekomunikazioak, aeronautika, energia, medikuntza eta biozientziak, bioteknologia eta enpresei aplikatutako ikerketa. Beren parte-hartzearekin, eguneroko jarduna nolakoa den erakutsiko diete gazteei, bai eta autonomia erkidegoko puntako sektoreetan lanbidean hazteko aukerak ere, eta gazteek izan ditzaketen zalantza guztiak argituko dituzte.

Foro FP parke

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.