Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak harrera egin diete Julen Elgeta HETELeko presidenteari eta elkarteko lurralde ordezkariei Xabier Lopez Arabakoari, Luciano Cearsolo Bizkaikoari eta Gorka Aretxaga Gipuzkoakoari, HETELek 35 urte bete baititu euskal Lanbide Heziketa bultzatzen.
Euskadiko Lanbide Heziketa asko aldatu da 35 urte hauetan. Gaur egun, Europako punta-puntakoa da, beste herrialde batzuetarako eredua, bai enplegagarritasunagatik – pandemia garaian ere, ikasketak amaitu eta sei hilabetera %72 baino handiagoa izan zen–, bai Lantokiko Prestakuntza, Erasmus+ programa, prestakuntza duala edo ikasleek erdi-mailako edo goi-mailako zikloak amaitu bitartean egin ditzaketen espezializazio-programak eta -ikastaroengatik (600 eta 900 ordu bitartekoak).
Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen zeregina ere asko aldatu da 35 urte hauetan, “eta eskualdeko garapenerako funtsezko eragile bihurtu da, enpresa-sarearekiko hurbiltasun handiagoa baitu orain, berrikuntza-proiektuetan, prestakuntza-planetan, enplegu-poltsetan,… lankidetzan dihardutelarik. Eskualde-garapen hori hasieratik izan zen HETELen erronka nagusietako bat, eta, beraz, oso pozgarria da esparru horretan aurrera egitea lortu dugula ikustea”, Julen Elgeta HETELeko presidenteak azaldu duenez.
Halaber, aldaketa erradikala egon da ereduan, metodologian; izan ere, orain proiektuekin ikasten da, eta enpresa batzuk ere inplikatzen dira erronka horien garapenean. “Gainera, gure konpromiso soziala dela-eta, osagai soziala ere integratzen dugu erronka horietako askotan, hala nola GJHen aldeko apustuan, adibidez”, Elgetak azaldu duenez. HETELen beste funtsezko ezaugarri bat lankidetza da, elkarrekin aurrera egitea. “Horretarako, hainbat esparrutan sarean lan egiten dugu, lantaldeen bidez”, eta Lanbide Heziketa babesten duten pertsonei edo erakundeei aintzatespenak ematen dizkiegu bi urtez behingo sarien bidez. Baina elkarteak berak ere jaso ditu sariak, hala nola Confebasken saria, Bikain saria, Zilarrezko A saria, Lanbide Heziketan lortu zen lehena izan zelarik, eta abar. Zorionak HETEL! Abantean!