HETELi atxikitako Lanbide Heziketako 31 zentroetatik 13k koordinatzaile edo bazkide gisa parte hartzen dute berrikuntzako Erasmus+ proiektuetan (KA2 ekintza). Guztira, 45 dira bazkideen artean abantean ikastetxeak dituzten era horretako proiektuak, eta horiei gehitu behar zaizkie egoitzak berak parte hartzen duen 7 proiektuak.
Esan behar da abian dauden 52 proiektu horietan ezagutzak, materialak, metodologiak, kudeaketa-ereduak, kontaktuak, sareak eta, jakina, berrikuntzak sortzen direla, eta horiek sareko ikastetxe guztietara zabaltzea merezi dutela, gure nazioarteko jardueraren inpaktua ahalik eta handiena izan dadin Euskadin lanbide-heziketa etengabe hobetzeko.
Helburu horrekin, joan den ekainaren 27an berrikuntzako nazioarteko proiektuen lehen azoka egin zen, proiektu horietako batzuen emaitzak aurkezteko. Proiektu horiek honako hauekin dute zerikusia: nazioartekotzea etxetik sustatzea, irakaskuntza hobetzeko tresna digitalen erabilera, 4.0 industriarekin lotutako gaitasunen garapena edo fabrikazio mekanikoko tailerretako iraunkortasuna. Saioaren arrakasta ikusita, udazkenean errepikatuko dugu!
