Galdera honi erantzuteko 4 herrialdetako 5 bazkidek Danimarka, Norvegia, Herbehereak eta Euskal Autonomia Erkidegoak eramus plus ENGAGE proiektua jarri dute martxan. HETELek partzuergo horretan parte hartzen du, eta Maristak Durango eta Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxeek ere parte hartuko dute jarduera ezberdinetan.
Aste honetan, Bilboko Angeles Custodios ikastetxean, lehen topaketa antolatu da eta hainbat lan saio egin dira. Horien ondorioz, emakumeei Lanbide Heziketa teknologikoa erakargarriago egiteko ezarritako helburua lortzeko ekintzen egutegia ezarri da:
• Genero-ikuspegidun orientaziorako Europako esparru bat garatzea eta metodologia horretan orientatzaileak prestatzea
• Multimedia-tresna bat diseinatzea, gazteei, familiei eta orientazio-taldeei orientazio-lana errazteko, gamifikazioaren bidez.
• Gure ikasle teknologikoak haien beharrei erantzungo dien nazioarteko lankidetza-sare batean sartzea.
Ideia asko, zeregin asko eta ilusio handia Europako erronka komun horri aurre egiteko. Abantean!
