HETEL

SUEDIAKO LANBIDE HEZIKETAK ERREFUXIATUEI BIZITZA BERRIAK SORTZEN NOLA LAGUNTZEN DION EZAGUTZERA JOAN GARA

simple collage

Aurreko astean SIMPLE Erasmus+ KA2 proiektuaren bostgarren bilera izan genuen. Lanbide Heziketaren alorrean, errefuxiatu eta etorkinen integrazioari dagokien praktika egokiak ezagutzeko proiektua da hau.

Bilera honetan Örkelljungako ikastetxea ezagutzeko aukera izan genuen. Ikastetxe honetan errefuxiatu eta etorkinak Suediar hizkuntza ikastaroa jasotzen dute lehenik eta behin, ondoren Lanbide Heziketaren bitartez pertsona hauek lan merkatuan eta gizartean integratzen dira.

Oso aberasgarria izan zen bertako ikasle batzuen esperientzia eta integrazio prozesua lehen eskutik ezagutzea.

Hurrengo bilera Elazig herrian izango da, Turkian. Bertan etorkizun hobe baten bila heltzen diren ehundaka Siriarren etorrera nola kudeatzen duten ezagutuko dugu.

Informazio gehiago Facebook orrialdean: https://www.facebook.com/Erasmus-Simple-127539074624703/

simple collage

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.