Adi, prest, abantean!

Erasmus+ programari esker, aurki nazioarteko esperientziari ekingo dioten Euskadiko 123 ikasleak (Bizkaiko 48, Arabako 40 eta Gipuzkoako 35) bildu ditu gaur HETELek Durangon, haien bidaiaren nondik-norakoak azaltzeko helburuz. Honetaz gain, ikasleek aurreko urteko Maristak, Zabalburu eta Otxarkoaga ikastetxeetako hiru Erasmus+ bekadunen esperientzia eta gomendioak entzuteko aukera izan dute. Guztia prest dago erdi mailako 38 ikaslek eta goi mailako 85ek Europako 8 herrialde ezberdinetan 13 asteko praktikaldia egiteko.

Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei!

Good luck

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.