Bizkaiko enpresa txikietan erronkak ebazten ETHAZI metodologia erabilizLIZ

HETELen, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin, proiektu bat garatzen ari gara Bizkaiko 5 enpresa txikirekin, Lanbide Heziketako ikasgeletan erabiltzen dugun elkarlaneko ikaskuntzaren metodologia hauen egunerokotasunera eramaten saiatuz. Horretarako, enpresa horietan dauden LH dualeko ikasleak ditugu. Pertsona horiek lantaldeak koordinatu eta gidatuko dituzte, eta metodologia hori erabiliz, enpresaren benetako arazo bat konpontzen saiatuko dira.

Identifikatutako arazoak askotarikoak dira (panel-aldagailu automatizatu bat programatzetik edo prentsa baten materialen horniduraren kudeaketa hobetzetik, orga jasotzaileen osagarrien biltegiratzea kudeatzeraino), eta horrek are interesgarriagoa egiten du proiektua.

5 ikasleek gidatu beharko duten erronkaren garapena abian jarri aurreko prestakuntza jaso dute. Orain garapenarekin hasi behar dute eta ea nola doan. Horretarako, jakina, dagozkien Lanbide Heziketako ikastetxeetako tutoreak izango dituzte.

Parte hartzen duten enpresak Delfin Componentes (Sondika), Hirucoat Koop (Galdakao), Vibacar (Gordexola), Laser Bidez (Trapagaran) eta Verybal (Abanto y Zierbena) dira.

DFB promoción econ 1

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.