Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi mailako Zikloko Maristak Durangoko bi irakasle Dordrechteko ROC Da Vinci ikastetxera joan dira.
Holandako IT irakasleei bisita itzultzeko aukera izan dute, eta Holandako Lanbide Heziketako modulu-egiturari eta mailei buruz ikasi dute, bi ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen arteko etorkizuneko sinergia aukerak sakonago ezagutzeko.
Hainbat ikastetxetako instalazioak bisitatu dituzte, eta ikastetxearen nazioarteko bulegoarekin oinarriak finkatu dituzte, esparru horretan duten estrategia indartzeko. Eta garrantzitsuena da beste urrats bat eman dutela ETHAZIn txertatzeko, 23-24 ikasturtean bi ikastetxeetako IT ikasleek lan egin dezaten erronka bat diseinatuz.
