HETELek “Zibersegurtasuna. Bizitza pertsonal eta profesionalerako funtsezko gaitasuna” online jardunaldia antolatu du, ikasgeletan zibersegurtasuna lantzeko materialak zabaltzeko helburuarekin. Ekitaldia azaroaren 20an, ostiralean, izango da 9:30etatik 10:30etara eta esteka honetan izena eman dezakezue https://labur.eus/Fgfbb
CyVETsecurity Erasmus+ proiektuaren esparruan sortutako materialak adibide praktikoetan oinarrituta daude, eta batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleekin frogatu dira. Parte hartzaileek bat egin dute material horien erabiltzeko erraztasuna, zibersegurtasuneko gaitasunak hobetzeko erabilgarritasuna eta informazioaren segurtasunari buruzko kontzientziazioa sortzeko duten gaitasuna azpimarratzean. Ausartzen al zara materialak ikasgelan erabiltzera? Jardunaldi honetan azalduko dizugu nola egin (esteka honetan programa ikus dezakezu: https://labur.eus/Xtq8B).