Diseinua International (e-MOTIVE) proiektuaren hirugarren edizioa

 

Ikasturte honetan, berriz ere, HETELen eta ROC Da Vinciren artean Diseinua International lankidetza jarriko da martxan, e-motive metodologiari jarraituz eta BBK Fundazioak eta Vital Fundazioak babestuta.

Aurtengo edizioan, HETELeko Egibide, La Salle Berrozpe, Zulaibar eta Somorrostro Lanbide Heziketa ikastetxeek eta Holandako ROC Da Vinci ikastetxeak hartuko dute parte.

Ikasleek aste honetan ezagutu dute elkar, Euskadin, eta taldeak dagoeneko jardun bizian ari dira, irakasleek aurten proposatutako erronkari aurre egiteko: harizpiak egiteko makina bat diseinatzea, lehengai gisa plastikoak erabiliz. Gero, harizpi horiek 3D inprimagailuetan erabiliko dira, besteak beste.

Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, funtsezkoak diren beste trebetasun eta gaitasun batzuk ere barneratuko dituzte, hala nola ingelesa menderatzea, kultura anitzeko taldeetan lan egitea, independentzia eta autokudeaketa.

Erronkari emandako irtenbidea irakaslez eta enpresaz osatutako epaimahai baten aurrean aurkeztuko da martxoan, Holandan.

HETELen poz-pozik gaude beste ikasturte batean lan metodologia horrekin aurrera jarraituko dugula ikusita.

collage Diseinua copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.