HETELen txosten batek agerian jarri du industriaren alorreko prestakuntza zikloetako bere ikasleek ia % 100eko laneratze tasa dutela

Txostenak argi eta garbi erakusten du, industriaren sektoreko prestakuntza zikloetan, laneratze tasa ia % 100ekoa dela. Prestakuntza ziklo guztietan, berriz, batez besteko laneratze tasa % 80koa da, ikasketak amaitu eta sei hilabetetara. Laneratze tasa errealari dagokionez, honako hauek dira ehunekorik handiena duten zikloak: sistema elektrotekniko eta automatizatuak, produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan, mekatronika industriala, mantentze-lan elektrikoak eta robotika industriala goi mailako zikloen kasuan, hauek guztiak %90etik gorako laneratze tasa dutelarik; eta Soldadura eta galdaragintza, erizaintzako zaintza osagarriak eta mekanizatua erdi mailakoetan, guztiek % 80etik gorako lan munduko laneratze tasa dutelarik.

Txostenak eskaintzen duen beste datu interesgarri bat da graduatu diren ikasleen % 83k beren prestakuntzarekin bat datorren enplegu batean lan egiten dutela.

Nolanahi ere, txostenak aurreko urteetako joera irmoa berresten du, eta industriaren alorreko zikloek emakumeen ehuneko minimoa islatzen jarraitzen dute. Hala, industria ikastaro bat egitea aukeratzen duten emakumeen ehunekoa % 6 edo % 7 ingurukoa da. “Ehuneko hori geldirik mantendu da azken 10 urteetan”, azaldu du Julen Elgetak, HETELeko lehendakariak.

Ziklo batzuetan emakumezkoen hegemonia nagusitu arren −estetika eta edertasuna, ile apainketa, jarduera komertzialak, ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa (% 100), haur hezkuntza (% 95) edo erizaintzako zaintza osagarriak (% 88) −, beste ziklo batzuetan, emakumezkoen presentzia anekdota hutsa da, eta hori kezkatzeko moduko gaia da, horiek baitira enplegu indizerik handiena duten zikloak.

Era berean, Euskal Lanbide Heziketa Dualak enplegua bilatzeko orduan duen eraginkortasuna azpimarratu du azterketak. Inkestatik argi eta garbi ondoriozta dezakegu, ia prestakuntza ziklo guztietan, kasuan kasuko modalitatea amaitu eta sei hilabetetara, lan munduko txertaketa nabarmen handiagoa dela gainerako ikasleen batez bestekoa baino.  

oTEITZA 3 copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.