HETELen Erasmus beka bati esker Zabalburu ikastetxeko bi irakaslek Zwolleko Lanstede ikastetxea bisitatu zuten, ekainak 6 eta 7an, Holandako Overijssel eskualdean. Egun hauetan bertako irakasleekin esperientziak partekatzeko aukera izateaz gain, metodologia alorreko praktika egokiak ezagutu ahal izan dituzte.
Ikastetxe horrek dituen egoitza ezberdinak bisitatu dituzte, garraioa eta logistikaren eta informatika eta telekomunikazioa arloak nabarmenduz.