Maiatzak 14-tik 17-ra, Arratiako ZULAIBAR Lanbide Ikastegiko irakasle den Josu Iriarte Arenaza, Palermon izan da HETELen Erasmus + bekaz baliatuta. Bertan beka berarekin dauden ikasleei, praktiken jarraipena egiten, laguntza ematen eta bide batez inguruko enpresak eta lanbide heziketa ezagutzen izan da.
Karol SRA zentruan, zuzendariarekin eta bertako langileekin batzartu da, bakoitzaren ikuspuntuak eta jakintzak partekatzeko eta era berean ikasleen balorazio bat jasotzeko. Zuzenean lanean ikusi ahal izan ditu eta ikasleen ikuspuntua jaso.
Ikasleen jarraipenaren tarte batean, bertako lanbide heziketa eta lan munduaren artean dagoen lotura, zuzenean ikusi ahal izan du. 30 ikasletik gora jasotzen duen itsasontzien munduko enpresa bat bisitatu du bertako irakasle batekin eta Andaluziako irakasle talde batekin batera.
Aurrerantzean metodologien, teknika berrien eta beste hainbat ekintzen berri emateko kontaktuan jarraitzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek, ondorioz HETELen sarea aberastuko da eta harreman internazionala sendotuko da, bai SEND agentzia eta Karol SRA enpresekin ere.