noticias eu

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Nora Sarasola BBK Gizarte ekintzako zuzendaria "2020-2021 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako laneratze" txostena aurkeztu dute gaur goizean, Lanbide Heziketako bi ikaslerekin batera. Txosten hori 2.500 telefono bidezko inkestaren bidez egin da, 2021eko ekainean ikasketak amaitu dituzten eta 19 familia profesionaletako kide diren HETELeko 25 ikastetxetako ikasleen artean.

Dokumentu horretan honakoak zehazten dira: Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituztenen enplegagarritasun-ehunekoa – aurreko urtekoa baino 6 puntu handiagoa dena-, Hziketa ziklo edo arloaren araberako datuak, LH dualaren garrantzia, neskek Lanbide Heziketa industrialean duten pisua, etab.

BBKren lankidetzari esker egin ahal izan den ikerketa da, eta iparrorratz bat da, ez soilik Euskadiko LHrako edo HETELerako, baizik eta ikastetxe bakoitzarentzat, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan.

Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu.

inserción laboral Laneratzea LH

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...