Jokin Goioaga, Politeknika Txorierriko elektrizitate eta elektronika saileko koordinatzailea, eta Anabel Menica, nazioartekotzearen arduraduna, Albako (Italia) APRO Formazione Lanbide Heziketako zentroan izan dira, ikasleen mugikortasunean eta berrikuntza proiektuetan lankidetza aukerak aztertzeko.

APROn izandako hiru egun hauetan aukera izan genuen:
- Bi zentroak aurkeztea
- APRO irakasleekin hezkuntzan IoT laborategiak ezartzeko saio praktikoetan parte hartzea
- B & B Automation s.r.l. eta Spin s.n.c. enpresak bisitatzea.
- Erasmus+ KA1 eta KA2 proiektuetan etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerei buruz hitz egitea.

Jokin Goioagak, IKTko arduradun eta HETELeko IKTko lantaldeko partaide den aldetik, talde horretako kideekin partekatuko du jasotako informazioa.

txorierri Italy