noticias eu

Ongizatea, hezkuntza-sisteman, ikasleen beharrei eta aniztasunari erantzutean datza, haien gaitasun emozionalak indartuz eta autoestimua, erresilientzia, esker ona eta segurtasuna garatuz, lasaitasun, errespetu eta elkarrekiko konfiantzazko giro batean (Ángeles Custodios Ikastetxea, Bilbo).

Hori izan da In-Di proiektuko kideek trukatutako definizioetako bat, Erasmus+ KA2 proiektua, Vysocina Educationek (Txekiar Errepublika) koordinatua, duela gutxi Jihlavan izandako bileran.
In-Di proiektuaren helburua hainbat ikuspegitatik lan egitea da, lanbide-heziketako ikasleei laguntzeko, beren ikaskuntzarekin konprometituta eta motibatuta egon daitezen. Bileran, parte hartu zuten ikastetxeek helburu hori lortzeko erabilitako ideiak, metodoak eta tresnak trukatzeko aukera izan genuen. Bileran sortutako mapa mentalean oinarrituta, hurrengo urratsak Turinen (Italia) maiatzean egingo dugun topaketan zehaztuko ditugu.

HETELek proiektuan bazkide gisa parte hartzen du, bere ikastetxe elkartuaren lankidetzarekin (Ángeles Custodios ikastetxea), zaurgarritasun-egoeran dauden ikasleei laguntzen duten esperientzia eta ezagutza direla eta.

indi

HetelBlog

Blogger

 

Maiatzak 9tik 17ra bitartean Lanbide Heziketan izena eman dezakezu

Aurten HETElen 3 ikastetxe berri ditugu. 30 ikastetxe haue prestakuntza eskaintza eguneratu dugu...Leer mas...
-------------- 

Del 9 al 27 de mayo está abierto el plazo de pre(matrícula) en Formación profesional

En HETEL este curso contamos con 3 nuevos centros. Podéis consultar la oferta formativa de los 30 centros...Leer mas...