noticias eu

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko talentu eta ekintzailetzako arduradunak "2021-2022 HETEL ikastetxeetako heziketa zikloetako laneratze” txostena aurkeztu dute, Lanbide Heziketako 2 ikaslerekin batera. Azterketa hori telefono bidezko 3.000 inkesten bidez egin da HETELeko 28 ikastetxetako ikasleen artean, ikasketak 2022ko ekainean amaitu dituztenak eta 19 lanbide-arlotakoak direnak.

Goi-mailako lanbide-heziketan titulua jaso duten pertsonen %80k 6 hilabetean aurkitzen du lana. Enplegagarritasunaren ehuneko orokorra iaz baino 3 puntu handiagoa da, eta duela 2 urte baino ia 10 puntu handiagoa. Txostenean zehazten dira, gainera, kualifikazio-mailaren araberako laneratzea, ikasten jarraitzen duten pertsonen ehunekoa, heziketa-zikloaren edo lanbide-arloaren araberako laneratze-datuak, Lanbide Heziketa Dualaren garrantzia, STEM heziketa ziklo bat egiten duten nesken datu nabarmena eta beste datu interesgarri batzuk.

Aipatzekoa da, halaber, zenbat eta kualifikazio handiagoa izan, orduan eta laneratze-tasa handiagoa dela eta pertsonen ia %83k egindako ikasketekin bat datorren enplegua duela; iaz, berriz, %77koa izan zen.

Ikerketa horren zabalkundean BBK-k parte hartu du, eta iparrorratza da, ez bakarrik EAEko Lanbide Heziketarentzat edo HETELentzat, baita ikastetxe bakoitzarentzat ere, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan.

Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu

laneratzea prentsaurrekoa

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas