noticias eu

Egunotan Glasgown (Eskozia) bildu gara Network of Networks (NoN) urteroko 8. topaketa egiteko, pandemiaren ondoren eta gure KA3 proiektuaren (www.partnersin.vet ) amaieraren ondoren, aurrez aurre egin dugun lehena. "B hitza" eta gure plan estrategikoari kanpo-finantzaketarik gabe eusteak dakarren erronka gorabehera, Glasgown dauden gure 5 sareetako LHko ikastetxeetako nazioarteko koordinatzaile, irakasle eta bestelako langile ugari, Eskoziako gure bazkideak, City of Glasgow College eta New College Lanarkshire, aurtengo anfitrioiak izatea eta orain arte egindako lanari buruz eta etorkizuneko planei buruz lantalde desberdinek aurkeztutako emaitzak, behin betiko froga dira gure lankidetza-borondatea kontrako kanpoko faktoreak baino handiagoa dela eta ikastetxeek NoNekiko duten konpromisoa gure baterako lanari eusteko eta sakontzeko bezain indartsua dela.

Lantalde bakoitzak (berrikuntza, nazioartekotzea, jasangarritasuna, ekintzailetza eta lanean oinarritutako ikaskuntza) ekitaldian zehar elkarrekin lan egiteko eta emaitzak Zuzendaritza Batzordearekin eta gainerako lantaldeekin partekatzeko aukera izan zuen. Datozen hilabeteetan, jarraitu egingo dute, eta batzordeak egindako lanaren jarraipena egingo du.

Datorren urteko bilera azaroaren 6tik 8ra bitartean egingo da Herbehereetan, eta Lanbide Heziketako gure liderrak ere bertan izango dira.

NoN2023

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas