noticias eu

         Eskoziako Dundee&Angus College ikastetxeko 10 irakaslek hainbat HETEL ikastetxe bisitatu dituzte LH ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzaren alorreko esperientziak ezagutzeko asmoz. Honetaz gain, ekainak 15 eta 16an Donostian ospatuko den LHko nazioarteko kongresuan parte hartzeko aukera izan dute.

        Astean zehar irakasle talde honek ikastetxe eta enpresen lankidetzaren alorrean esperientzia ezberdinak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan du. Aldi berean, ikastetxe ezberdinetan (Somorrostro, Maristak, Lea Artibai eta Goierri) enpresei eskainitako zerbitzuen arloa nola kudeatzen duten ikusi ahal izan dute. Hurrengo ikasturtean bisita bueltatu ahal izatea espero dugu, gai honetan sakontzen jarraitzeko asmoz.

         HETELen eta Dundee&Angus College ikastetxearen arteko erlazioa 2014 urtean hasi zen, Europar Batasunak diruz lagundutako ERASMUS+ VOCOLproiektuaren esparruan. Gure lantaldeen arteko erlazio ona ikusita, hau adiskidetasun luze baten hasiera baino ez da izan.

 

 

HetelBlog

Blogger

 

Del 9 al 27 de mayo está abierto el plazo de pre(matrícula) en Formación profesional

En HETEL este curso contamos con 3 nuevos centros. Podéis consultar la oferta formativa de los 30 centros...Leer mas... 
-------------- 

Vamos recuperando la actividad internacional

Ya esta todo listopara que 117 estudiantes de grado medio y superiores de HETEL hagan sus prácticas...Leer mas...