noticias eu

        INCLUSIVE NET proiektuan ari da HETEL 2015eko urriaz geroztik. Europako Batzordeko Erasmus+ programaren finantza laguntza jasotzen du proiektuak, LHko sistema integratzaileagoak sustatzeko, berariazko arreta ipiniz zenbait arrazoi direla medio ikaskuntza premia bereziak dituzten ikasleengan.

       Gure elkarteko partaide den Otxarkoaga Ikastetxea dugu bidaide proiektu horretan, gizarte integratzaileago baten aldeko ahaleginarekin duen konpromisoagatik eta bide horretan metatu duen eskarmentuagatik; besteak beste, beren etorkizun propioa eraikitzeko zailtasun handienak dituztenei lanbide heziketa eskaintzeko egindako lanagatik.

         Hezkuntza integratzailearen alorreko jardunbide egokiak trukatu dituzte proiektuaren taldekoek INCLUSIVE NETen bileretan. Finlandiako Porvoo hirian izan dute azken bilera, non tokian tokiko eragileak proiektura nola bildu aztertu duten.

          “Nola aplikatu sistema integratzaile bat eskolan eta haren ingurunean” gidan aurkituko dituzue jardunbide egoki eta adibide horiek guztiak. Proiektu taldea ari da prestatzen gida, "urratsez urrats" garatzeko plan gisara.

      Proiektuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.inclusive-vet.eu

 

 

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...