noticias eu

    HETELek, AIC (Automotive Intelligence Centre) eta FVEM (Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza) erakundeen laguntzarekin, trokelgintza sektoreko 7 enpresen ahaleginak bateratzea lortu du (Gestamp, CIE Automotive, Batz, Matrici, Irudi, Odim eta Tooling Services) eta LH Dualeko espezializazio programa bat diseinatu dute automozio - sektorearen kualifikazio beharrizanei erantzuna emateko. Erronka honi aurre egiteko Gestampen laguntza ezinbestekoa izan da, aurreko ikasturteko esperientzia partekatzeazgain, Boroako AICn dauden Gestamp Technology Institute- GTI instalazioen erabilera ahalbidetu baitu.

  Istorio honetako protagonistak enpresak dagoeneko aukeratu dituzten 27 ikasleak ditugu. Ikasle hauek Bizkaiko 9 LHko ikastetxeetakoak dira (Txorierri, Maristak, Zulaibar, Somorrostro, Bidebieta, Elorrieta- Errekamari, Barrutialde, Emilio Campuzano eta Mungia). Hauek izango dira trokelgintza sektorearen esparruko 800 orduko espezializazio ikastaroa jasoko dutenak.

    Programa honen ikasturte hasierako ekitaldia Boroako AICn izan da. Programa honek Eusko Jaurlaritzako LHko Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du. 

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...