noticias eu

HETELek LAIT 4.0. proiektua koordinatzen du. Erasmus+ KA2 proiektu honek, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza, trebetasunak eta konpetentziak ezagutzea du helburu.

Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako ikastaroan parte hartu ondoren, irakasleak erronka handia daukate aurrean: ikasitakoa lankideei eta ikasgeletara eramatea. Honela, ikasle etorkizuneko lantegietako langileak izateko hobeto prestatuta egon daitezen.

Dundeeko bileran, erronka hori betetzeko modua adosteaz gain, enpresak proiektura erakartzeko formulak zehaztu dira, Lanbide Heziketako ikastetxeak eskaini diezaieketen zerbitzuak adostuz.

Bilera honen ondorioak, eta irakasle eta bazkideek proiektuan egindako lana, datorren udazkenean aurkeztuko dira; bazkide bakoitzak industria 4.0. eta honek eragin dezakeen aldaketen gainean kontzientzia hartzeko antolatuko dituzten mintegietan, hain zuzen.

Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean eskuratu dezakezu: www.lait40.eu 

lait1zuz

HetelBlog

Blogger

Hacia un nuevo modelo de centro de Formación Profesional

Hacia un nuevo modelo de centro de Formación Profesional...Leer mas...


Ikasle kopurua igo da Lanbide Heziketako maila guztietan. Abantean!

 
HETEL ikastetxeetako ikasle kopurua %3a igo da, eta, ikasturte honetan 2.062 ikasle matrikulatu dira Oinarrizko Lanbide Heziketan...Leer mas...