noticias eu

Aste honetan Budapesten gaude, ROC Leijgraaf ikastetxeak kordinatzen duen inclusive VET proiektuaren azken bileran.

Turkia, Finlandia, Holanda, Alemania eta Euskadiko bazkideak 3 urtetan elkarlanean aritu ondoren, Lanbide Heziketan inklusioa errazteko bi emaitza diseinatu, garatu eta pilotatu ditugu.

Lehenengo emaitza bereziki ikastetxeetako zuzendaritza taldeei zuzendutako gida bat da. Gida honek, hezkuntza inklusibo bat eraikitzeko, kontuan hartu beharreko alderdiak pausuz pausu lantzen ditu. Gida honen helburua ez da alderdi guzti hauei erantzun bat ematea, ikastetxeetako estrategian inklusioa gehitzeko asmoa duten ikastetxeei habia puntu bat eskaintzea baizik.

Bigarren emaitza “All on board” izena duen irakasleen prestakuntzarako manuala da. Manualaren helburua, erakunde batetan inklusioa ezarri ahal izateko langileak garatu beharreko gaitasun eta ezagutzak lantzea da. Gidaren osagarria den manual honek, 5 egunetako prestakuntzaren adibide bat barne hartzen du.

Euskadin, HETELen egindako jardunaldi pilotuan Otxarkoaga, Zulaibar, Sopuertako San Viator, Egibide, Goierri, Indautxuko Kimika eta Elektronika eskola eta Göteborg Technical College ikastetxeetako Lanbide Heziketako irakasleak parte hartu zuten.

Emaitza bi hauen azken bertsioak hurrengo asteetan zehar eskuragarri izango dira proiektuaren web gunean:

http://www.inclusive-vet.eu/

Euskadiko jardunaldian parte hartu zuten irakasleak Budapesteko bileran daude. Lankidetza eta elkarren arteko sorkuntza abantean balorean direlako!

IMG 20180314 151302 copia

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...