noticias eu

Aste honetan SIMPLE Erasmus+ proiektuko kideak Bilbon hartu ditugu proiektuaren hirugarren nazioarteko bileran.

Gure elkarteko kideak diren Otxarkoaga ikastetxea eta Peñascal Kooperatibak, etorkinen integrazioa errazteko erabiltzen dituzten ekintza eta metodologia ezberdinak erakutsi zituzten bilera honetan.

Otxarkoagan lehenengo harrera programaren arduradunarekin egoteko aukera izan genuen eta programa honetan parte hartu izan duten Moroko eta Pakistaneko ikasle banarekin ere. Peñascal Kooperatiban ikasle etorkinen motibaziorako erabilitako ekintzak erakutsi zituzten, ikasleak beraien onena atera dezaten eta beraien hezkuntzan rol aktiboa izan dezaten, gainera beraien egoera berdinean dauden beste pertsona batzuei laguntza emanez erabilgarri ere sentitu daitezen.

Oso esperientzia polita izan da ikasteko, partekatzeko eta prestatzen ari garen praktika egokien gidan sartzeko ere!

SIMPLE bilbao kopia 1

HetelBlog

Blogger

 

Del 9 al 27 de mayo está abierto el plazo de pre(matrícula) en Formación profesional

En HETEL este curso contamos con 3 nuevos centros. Podéis consultar la oferta formativa de los 30 centros...Leer mas... 
-------------- 

Vamos recuperando la actividad internacional

Ya esta todo listopara que 117 estudiantes de grado medio y superiores de HETEL hagan sus prácticas...Leer mas...