noticias eu

HETELek koordinatzen duen eta bazkide moduan Dundee and Angus College (UK), ROC Da Vinci College (NL), KTPMC (LT), APRO Formazione (IT) eta IK4 Tekniker dituen, LAIT 4.0. Erasmus+ KA2 proiektuaren azken bilera Kaunasen, Lituanian, izan da aste honetan.

Proiektu hau 2016an hasi zen eta bi fasetan banatu izan da: lehenengo fasean Lanbide Heziketako irakasleak prestakuntza jaso dute, industria 4.0ren alorrean, teknologia berritzaile hauek enpresetako negozio ereduak nola aldatzen ari diren landuz. Ondoren, bigarren fasean, aukeratutako enpresetan diagnostiko teknologikoak egin dira. Hauen bitartez enpresen heldutasun digitala neurtu da eta, batez ere, ezagutza handiagotu da, Lanbide heziketako ikastetxeak etorkizuneko industriarako bidean enpresak lagundu ahal izateko.

Proiektua helmugako zuzenean badago ere, parte hartu duten erakundeok argi daukagu hau hasiera bat baino ez dela izan, eta ekintza ezberdinetan lanean jarraituko dugu gure ikasleei ahalik eta prestakuntza onena emateko 4.0 profesionaletan bihurtu daitezen.

Informazio eta baliabide gehiago proiektuaren webgunean daukazue: www.lait40.eu

LAIT azkena copia

HetelBlog

Blogger

 

Maiatzak 9tik 17ra bitartean Lanbide Heziketan izena eman dezakezu

Aurten HETElen 3 ikastetxe berri ditugu. 30 ikastetxe haue prestakuntza eskaintza eguneratu dugu...Leer mas...
-------------- 

Del 9 al 27 de mayo está abierto el plazo de pre(matrícula) en Formación profesional

En HETEL este curso contamos con 3 nuevos centros. Podéis consultar la oferta formativa de los 30 centros...Leer mas...