noticias eu

HETELen Erasmus+ beka batez baliatuz, Arratiako ZULAIBAR Lanbide Ikastegiko Xiber Perez Arroita irakaslea Belgikako zentro ezberdinetatik ibili da. VLOT! (Vrij Lokers Onderwijs voor jouw Toekomst) elkarteko Flandriako Lokeren herrian aurkitzen den VTI Sint-Laurentius zentroarekin harremanetan jarri ondoren, bertara hurreratu eta informazio aberasgarria eskuratu du, metodologia, klaseen banaketa, ebaluatzeko prozesuak, etab. Zentro horretaz aparte, inguruko beste eskola batzuetatik ere informazioa eskuratzeko aukera izan du Zulaibarreko irakasleak.

Irakaskuntza munduan, beste arlo askotan bezala, norbere habitik burua atera eta inguruan zer dagoen aztertzea onuragarria bihurtzen da jasotako informazioa garatuz gero. Abiapuntu hau izanda, mugikortasun aukeraz baliatu da Xiber Belgikako hezkuntza teknikoaren berri izateko. Eskola bisitatzerako orduan ikasgai teknikoko gela ezberdinak aztertzeaz gain, irakasle ezberdinekin egon da informazioa elkar trukatzen, beraiena jaso eta gurea eskainiz.

Bidai honetan informazioa trukatzeaz aparte, sendoagoa bihurtu daitekeen harreman baten sorrera gauzatu da, HETEL eta VLOT! elkarteen arteko elkarlana ahalbidetuz. Abantean!

X artikulo argazkie

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...