noticias eu

Otsailaren 5ean HETELeko bost ikastetxetako (Zabalburu, Txorierri, Deustuko Salestarrak, Egibide eta Somorrostro) Telekomunikazio eta Informatika Sistemen heziketa Zikloko 55 ikasle bildu ditugu Euskaltelen egoitzan, Derion, SHARE ikastetxe arteko proiektua aurkezteko helburuz. Hilabete eta erdian erronka bati aurre egin beharko diote 55 ikasleek: taldetan egingo dute lan, ikastetxe bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hala, hainbat egoitzatan kokaturiko enpresa simulatu baten sare korporatiboa garatuko dute, eta horretarako Euskaltelen laguntza izango dute.

Euskaltelen egoitzan, Derion, 11:00etan hasitako jardunaldi baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Euskaltel taldeko Iban Madariagak, bezeroen ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hau eskaini die ikasleei “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”, Julen Elgeta, HETELen Lehendakariaren hasiera bukatzean. Azkenik, SHARE proiektuaren koordinatzaileak, Eder Gómezek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia eta Datuak Prozesatzeko Zentroa bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek, Cristina Grijalbaren eta Iratxe Perezen eskutik.

HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera animatzen ditugu. Abantean!

Euskaltel Hetel Share copia

 

HetelBlog

Blogger

 

Maiatzak 9tik 17ra bitartean Lanbide Heziketan izena eman dezakezu

Aurten HETElen 3 ikastetxe berri ditugu. 30 ikastetxe haue prestakuntza eskaintza eguneratu dugu...Leer mas...
-------------- 

Del 9 al 27 de mayo está abierto el plazo de pre(matrícula) en Formación profesional

En HETEL este curso contamos con 3 nuevos centros. Podéis consultar la oferta formativa de los 30 centros...Leer mas...